EIR azterketarako prestakuntza

EIR azterketarako prestakuntza

Laacademia Oposaketak arlo honetako aditu talde batez osatua dago, non, gure helburua, oposaketa formakuntza bikainena eskaintzea da etengabeko berrikuntzan oinarrituz. Gure akademiako ildo-estrategikoak konpromezua, pasioa eta gertutasuna dira.
 
EIR-ak, graduko ikasketak amaitu eta erizain orokor gisa titulua lortu ondoren, lanbideko espezialitate ezagun batean goi-mailako maila ziurtatzen duen formakuntza espezifikoa lortu nahi duten erizainek egin beharreko azterketari egiten dio erreferentzia.
Academia Preparacion Eir

EIR Espezialitateak

Zergatik merezi du EIR-a izatea?

  • Eman balioa zure Curriculum vitaeari, erizain espezialista izateak zure aukerak eta lan baldintzak hobetzen baititu.
  • Egoiliar denboraldia (2 urte) ordaindua da, beraz, soldata bat jasotzen da ikasten eta prestatzen ari zaren bitartean.
  • Espezialitate bat izatean, OPE espezifikora aurkeztu zaitezke, non OPE orokorrean baino jende gutxiago aurkezten den. Horrez gain, puntu gehigarriak izango dituzu erizaintzako OPE orokorrerako.

ezaugarriak

IRAUPENA: Kurtsoa ekainean hasi eta urtarrilean amaitzeko antolatuta dago.

ORDUTEGIA: Astean 4 orduko kurtsoa izango da, asteko egun bakar batean emango dena.

METODOLOGIA: Formakuntza integrala eskaintzen dugu; bertan, gaiak modu intentsibo eta praktiko batean landuko ditugu. Gaitegiaren ikasketa 3 biratan antolatuko da:

  • Lehen bira: gaitegiaren lehenengo kontaktua, azalpen argi eta zehatzen bidez.
  • Bigarren bira: gaitegi osoaren errepasua, irakasgai bakoitzaren funtsezko alderdiak sakonduz.
  • Hirugarren bira: aurreko deialdietako azterketak egitean kontzentratuko gara, teknika hobetu eta kontzeptu nagusiak finkatzeko helburuarekin (6 simulakro egingo ditugu).

 

MODALITATEA: Formakuntza presentziala edo online izan daiteke.

  • Presentziala: klase guztiak aurrez-aurre jasoko dira Laacademia (Easo 77 Bajo, Donostia).
  • Online: saio guztiak bideodeiaren bidez zuzenean jarraitzen dira.
Academia Preparacion Eir Caracteristicas
Euskara
Academia De Oposiciones Laacademia Peq
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.