Titulu propioak
KURTSO ESKURAGARRIAK
Hezkuntzako oposaketak prestatzen ari bazara, Laacademia Oposaketak -en lau kurtso puntuagarri* eskaintzen ditugu. Laacademiako ikaslea bazara, ikastaroa idazkaritzan erosi 10%eko deskontua izateko..
*Autonomia bakoitzeko deialdiaren oinarriak kontsuta itzazu
Hezkuntza
Berezko titulua:

ezaugarriak metodologia
- ONLINE KURTSOAK: Etxetik egin daitezke eta bertan jasoko da titulua.
- IRAUPENA: Kurtso bakoitzak, 130 orduko iraupena du eta kurtsoa ez da gainditutzat emango 130 ordu horiek bete arte. Halaber, hiru astez egon behar da kurtso bakoitza burutzen (kurtso bakoitza ezin da hiru aste baino lehenago amaitu). Izena nahi denean eman daiteke eta hurrengo egunean plataforman egongo litzateke ikastaroa egiten.
- EUSKERAZ: euskeraz diren lehenengo kurtso propioak dira.
- TUTORE PERTSONALA: Ikasle bakoitzak tutore pertsonala izango du zalantzak argitzeko eta baita ere, jarraipen akademiko eta emozionala egiteko. Tutorea astelehenetik ostiralera egongo da 8:00etatik 16:00etara, eta, gainera, plataforman konektatuta egongo da zuzenean astelehenetik ostegunera 15:00etatik 16:00etara eta ostiraletan 13:00etatik 14:00etara.
- GAITEGI ETA INFORMAZIO EGUNERATUA: Kurtsoak egungo legislazio (Heziberri 2020) eta araudi berriak (LOMLOE) errespetatzen dituzte.
- TITULUAREN ENTREGA: Behin kurtsoa bukatuta, titulua, gutxienez hiru hilabeteetara eta gehienez sei hilabeteetara, norberaren etxera iritsiko da, korreo ordinarioz.
- METODOLOGIA: Jolasen bitartez egindako kurtsoak dira..
- Oposaketa Fasean PUNTUAGARRIAK* dira.
*Autonomia bakoitzeko deialdiaren oinarriak kontsuta itzazu

Gure ikasleak

O.G.
Nire lehenengo kurtsoarekin hasi naiz eta oso pozik nago formatuarekin! Bisuala da, primeran ordenatua eta antolatua. Gainera, teoriaz gain sortutako azalpenezko bideoak asko laguntzen dute aurretik irakurritako hori hobeto finkatzeko.
Asko gustatzen ari zaidana ere ariketen formatua da, inspirazio moduan erabiliko ditudalako eta edukiak modu ludiko eta dibertigarri batean hobeto barneratzeko balio digulako.
Jarraitu horrela!!!!

M.E.
Oso ondo joan da lehen eguna, informazio oso baliagarria aurkitu dut bertan eta joko eta bideoen bitartez dena oso ongi barneratzen da. Gainera denbora dezente dago hau egiteko eta apunteak hartzeko aukera itzela da 130 orduko ikastaroa izatean!

M.A.
Aurreneko inpresioa oso ona izan da, bertan ematen dituzuen azalpenak errazak dira eta ondo ulertzen dira. Gehiena gustatu zaidana orain arte bloke bakoitzaren bukaeran dauden laburpen moduko bideo horiek izan dira.
Horretaz aparte oraingoz gustora nago kurtsoarekin.

O.G
Oso sentsazio onarekin hasi naiz kurtso propioekin martxan.
Oso interesgarria iruditzen ari zait egiten ari naizen lehenengo kurtso hau. Uste dut oso ondo egituratuta dageola kurtsoa eta modu motibagarri batean eginda.

A.D.C.
Lehenengo egunean egia esan urduri joan nintzen. Sentsazio onarekin atera nintzen gauzak oso antolatuak zeudela ikusi nuenean. Niri ere gauzak bloke edo "paketeka" ikastea gustatzen zait, eta zuen antolaketa pertsonalki niretzat baliagarria izan daitekeela iruditzen zait.
Irakaslearen jarrera era asko gustatu zitzaidan, zalantza guztiak argitzeko prest eta gertukoa.
Orain zuen materiala erabiliz, nik lana egin behar dut, ahalegina nirea izan behar da.

A.G.
Super ondo antolatuta dago! Bideoak bloke amaieran errepasoa egiteko aukera ematen dute eta erraztasunez lantzen dira. Super gustura 🙂

M.V.
Lehenengo eguna ondo joan da ikastaroa egiten. Material egokia eta oso ondo antolatuta eta azalduta.
Pena ematen du ezin lortzea bertan azaltzen dena pdf-ko dokumentu batean.

M.P.
Lehenik eta behin, zoriondu nahi zaituztet egindako ikaragarrizko lanarengatik! Egundokoa izaten ari da kurtsoak burutzeko esperientzia.
Campusean sartu nintzen lehen momentutik ikusi nuen guztia primeran antolatua dagoela, erraz ulertu eta erabiltzeko moduan. Blokeak oso ongi banaturik daude eta informazioa benetan argia eta ulergarria egiten zait. Amaierako bideoak, izugarriak! Errepaso moduan bikain etortzen dira eta aurretik irakurritako informazioa gehiago lantzeko balio didate.
Eta azken ariketak jolas moduan? Un puntazo!! Ariketa hitza irakurri eta pentsatu nuen "betiko" ariketa moduak izango zirela (a ze pereza, pentsatu nuen). Nire sorpresarako, jolasak!! Primeran pasatu dut jolasak burutzen eta ikasitakoa gogorarazteko benetan baliogarriak zaizkit.
Lehenengo blokea gaur amaitu dut eta benetan gogotsu nago gainontzekoak burutzeko!